23.10.08

1900-1918. INPERIALISMOA eta LEHEN MUNDU-GERRA


Historiako garai honetan hiru gertaera politiko itxuratu zuten gaurko Europako lurraldetasuna, oraindik bizirik dauden herrialde txiro eta aberatsen arteko desberdintasunak sortu ziren:

  • Mugimendu abertzaleak sortu ziren herri berriak sortzeko, Italia eta Alemania hauen artean. Alemaniak garrantzi handia lortu zuen bere bateratzea eta gero, Bismarck kantzillerrarekin.
  • Inperialismo koloniala: Europako potentziarik handienak (Erresuma Batua eta Frantzia) A.E.B. eta gero Japoi mundua konkistatzera abiatu ziren. Ia Afrika osoa, Asia eta Ozeania menderatu zituzten etekin ekonomikoa ateratzeko asmoz, koloniak sortzen, hau da, politika, administrazioa eta ekonomiaren arlotean metropoli baten menpean zeuden lurraldeak. Honek herrialde kolonizatzaileen artean tirabideak sortu zituen. Kolonizazioaren eragile eta ondorioak.
  • Lehen Mundu Gerra: Europako potentzien arteko harreman eta lehiakidetasuna handiagotzen joan zen munduko guda sortu arte. Gerra Handia edo Lehen Mundu Gerraren zergatiak eta ondorioak.